Datorren ostirala, hilak 22, «Alzheimer Catalunya Fundació» laguntza neurri judizialak eskaintzen dituen elkarteak, desgaitasuna eta egoera zaurgarrian aurkitzen diren pertsonen laguntza neurri judizialei buruzko jardunaldia antolatu du.
Nola daude babestuta pertsona zaurgarriak babesgabetasun-egoeren aurrean? Nola jokatzen dute laguntza neurri judizialak eskaintzen dituzten erakundeek?
Azaroaren 22ko jardunaldian, arlo juridikoko, politikoko eta laguntza erakundeetako profesionalek galdera horiei erantzunak bilatzen ahaleginduko dira.
Jardunaldi honen helburua, desgaitasuna duten pertsonen laguntza neurri judizialen inguruko legediaren inguruko eztabaida sortzea da, hauen eskubide eta autonomía pertsonala sustatzeko nahia kontuan hartuta. Horrela, gizarte-babeserako zein politika publiko eta zein mekanismo edo neurri hartu beharko liratekeen aztertuko da.
Ponentzia eta mahai-inguruen bidez, arlo juridikoko nazioko eta nazioarteko hainbat adituk, pertsona zaurgarriak babesteko laguntza neurri judizialei buruz jardungo dute. Hitzartzeei dagokionez, besteak beste David Mayor, Estatuko Fiskaltza Nagusiko fiskalondokoak eta Irlandako Gobernuko «National Safeguarding Office» erakundeko Sara Mahonek hartuko dute parte.
Iaz, «Hurkoaren» urteurrenaren harira, Estatuko Fiskaltza orokorreko Fiskalondoarekin eta osasun mentaleko gainontzeko erakundeekin batera «Gertuan Fundazioak» parte hartutako, lan eta hausnarketa jardunaldiari segida emango zaio hartara.
«Alzheimer Catalunya Fundació»
Irabazi-asmorik gabeko erakundea da, dementzia duten pertsonei eta hauen ingurukoei, laguntza, orientazioa eta ikusgarritasuna ematean lan egiten duena.
Erakundeak, pertsonaren duintasuna eta bere eskubideen defentsan dihardu hauek, ahalik eta ongizate handienarekin bizi daitezen.