Gertuan Fundazioaren baloreak
behar beharrezkoak dira gure lanean,
gure bide orria baita.
Balore horiek,
modu egoki eta arduratsuan jokatzen laguntzen digute.
Laguntza eskaintzen diegun pertsona da garrantzitsuena.
Gertuan Fundazioa, zure premiak eta ametsak zein diren
ezagutzen ahalegintzen da;
eta horiek lortzen laguntzen dizu.
Gainontzeko herritarrek dituzten
eskubide berberak dituzu.
Laguntzen duen pertsona, familiako norbait izatea da onena.
Laguntza emango dizun senitartekorik ez baduzu,
epaile batek Gertuan Fundazioari esan diezaioke
lagundu zaitzala.
Horrela, gaitasun juridikoaren jardunean
lagunduko dizu Fundazioak.
Taldean lan egitea garrantzitsua da.
Elkarrizketa eta gertuko pertsona entzuteak,
harremanetan konfiantza areagotzea dakar.
Gertuan Fundazioak,
beste erakunde batzuekin ere
egiten du lan.
Etxebizitza laguntzerako orduan,
edo aisialdirako ekintzak antolatzerako orduan adibidez.