Bai, horiek, borondatezko neurriak dira.
Notario batengana jo dezakezu,
zer laguntza behar dituzun esan
eta laguntza hauek nork ematea nahi duzun adierazi.
Zure borondatea, nahiak eta lehentasunak
beti errespetatu behar dira,
baita bidegabeko abusurik ez egotea ere.
Notarioak laguntza horiek
baimendu behar ditu.
Zailtasunak dituzten pertsonak babesteko eta laguntzeko,
epaileak, laguntza judizialen sistema
ezarri diezazuke.
Horrela, bizitzako erabaki garrantzitsuak hartzeko
laguntza behar duzula esan dezake.
Epaileak erabakitzen du,
zer laguntza behar duzun zure bizitzan,
eta nork lagundu behar zaituen.
1. pausoa. Eskaera
Eskaera, zuk zeuk,
senideren batek
edo fiskaltzak egin dezake.
Eskaera epaileari zuzendutako idatzi bat da.
Dokumentu honetan,
zure eskubideak defendatzeko
eta zure betebeharrak betetzeko,
zer laguntza behar dituzun azaltzen da.
Eskaera honetan,
laguntza eman diezazukeen pertsonaren edo erakundearen
izena proposatzen da.
2. pausoa. Eskaeraren erantzuna
Epaileak dokumentu hori aztertu
eta laguntza-sistema bat ezartzeko prozedurarekin
jarraitu ala ez erabakitzen du.
Gutun bat bidaltzen dizu etxera informazioa emateko.
Esaten duena ondo iruditzen ez bazaizu,
esan dezakezu.
3. pausoa. Epaiketa
Epaileak, epaiketan ezagutuko zaitu.
Bertan, zure bizitzarako laguntzarik behar duzun
erabakitzen du.
Epaileak, zuri,
zure familiari eta inguruko pertsona batzuei entzungo die.
Horrela, hobeto ezagutuko zaitu.
Epaileak, auzitegiko mediku forenseari,
zu ezagutzeko eta laguntzarik behar duzun edo ez
baloratzeko eskatu diezaioke.
4. pausoa. Auto edo sententzia. Epaia
Epaileak informazio guztia bildu
eta auto edo erabaki bat emango du.
Autoa, epailearen erabakia
idatziz jasoko duen dokumentua da.
Epaileak erabakiko du
laguntza behar duzun ala ez.
Laguntzarik behar ez duzula uste baduzu, prozesua amaitu egingo da.
Laguntza behar duzula uste badu,
zure bizitzako zein arlotan behar duzun laguntza idatziko du.
Gainera, epaileak erabakiko du,
nork emango dizun laguntza hori.
Prozedura hasterakoan, epaileak
gutun bat bidaltzen dizu etxera
informazioa emateko.
Gutun hori jasotzen duzunean,
erantzun dezakezu ez zaudela ados eta zergatik.
20 egun dituzu erantzuteko.
Epaileak du azken erabakia.
Gutun horri erantzuteko,
abokatu baten laguntza behar duzu.
Abokatua ordaintzeko dirurik ez baduzu,
ofiziozko abokatu bat eska dezakezu.
Ofiziozko abokatuak
dirurik ez duten pertsonei
laguntzen dieten abokatuak dira.
Epaileak laguntza behar duzula
esan duen arlo horietan
erabakiak hartzeko,
lagundu egin behar zaitu kuradoreak.
Zure interesak babestu behar ditu,
zure nahiak, borondateak,
lehentasunak eta beharrak
kontuan hartu behar ditu.
Autonomoa izaten
eta bizi-kalitatea hobetzen lagundu behar dizu.
Kuradoreak, zuk geroz eta erabaki gehiago
modu autonomoagoan hartzen
lagundu behar dizu.
Horretarako,
harreman ona izan behar du zurekin.
Laguntzaileak, ezagutu egin behar zaitu,
zer gustatzen zaizun jakin behar du.
Kuradoreak ziurtatu egin behar du,
jasotzen dituzun laguntza eta zerbitzuak,
behar dituzunak
eta interesatzen zaizkizunak direla.
Babestu egin behar zaitu,
izan dezakezun tratu txar
edo utzikeriaren aurrean.
Ondasunak zureak bakarrik dira,
eta zure onurarako bakarrik erabiliko dira.
Kuradoreak, ondasunak zuzen administratzen baino
ez dizu lagunduko.
Epaileak urtero,
kuradorea gainbegiratzen du,
horrela, zuretzat onak diren
erabakiak hartzen dituela
aztertzen du.
Kuradoreak betebehar hauek ditu:
- Epaileari eman dizkizun laguntzen
eta zure egoera pertsonalaren berri eman behar dio. - Epaileak egiaztatu egiten du
zure kuradoreak hartutako erabakiek
lagundu egin zaituztela. - Kuradoreak informazioa eman behar dio epaileari
eta baimena eskatu gauza garrantzitsuenetarako,
adibidez, etxe bat saldu nahi baduzu.
Kuradoreak, ez du zertan betiko izan.
Epailearen erabakia,
gutxienez, 6 urtean behin berrikusiko da.
Kuradorea aldatu nahi baduzu,
arrazoiak azaldu behar dizkiozu epaileari.
Epaileak erabakiko du,
zu lagunduko zaituen pertsona/erakundea
aldatu ala ez.
Bai, botoa eman dezakezu.
Botoa emateko eskubidea
eskubidea pertsonala eta garrantzitsua da.
Desgaitasun intelektuala duen pertsonak
bizitza politikoan parte hartzeko eskubidea dute.
Bai, baina epaileak erabakitzen badu,
administratzeko laguntza behar duzula,
kuradoreak lagunduko egin behar dizu.
Gainera, kuradoreak zure dirua kudeatzen irakatsiko dizu,
gero eta autonomia handiagoa izan dezazun.
Ez, ez duzu familiarekin harremana galduko.
Gertuan Fundazioak, zure familiarekin harremanetan jartzen eta harremantzen lagunduko dizu,
nahi duzun guztietan eta zuretzat ona denean.