Garapen desgaitasuna edo desgaitasun intelektuala dugun pertsonei,
lagundu ezin diguten familia dugunean,
bizitzan laguntzen digun erakundea da.
Tutoretza izaerako laguntzak eskaintzen dizkigu.
Irabazi asmorik gabeko erakundea da.
Gertuan Fundazioak, hurrengo baldintza hauek guztiak betetzen badituzu
lagun diezazuke:
- Adimen edo garapen desgaitasuna baldin baduzu.
- Lagun diezazukeen senitartekorik ez baduzu.
- 16 urte baino gehiago baldin badituzu.
- Gipuzkoan bizi bazara.
- Tutoretza izaerako laguntzak behar badituzu.
- Fundazioak laguntzea nahi baduzu.
Zure bizitzako erabaki garrantzitsuak
hartzen laguntzen dizugu.
Gertuan Fundazioak laguntza behar duzun
bizitzako arlo guztietan laguntzen digu:
- Pertsona autonomoagoa izaten laguntzen dizu.
- Erabakiak hartzen laguntzen dizu.
- Zuk nahi duzun bizitza egiteko orientatzen zaitu.
- Zure ongizate eta osasunaz arduratzen da.
- Etxebizitza egokia bilatzen laguntzen dizu.
- Lana bilatzen laguntzen dizu.
- Gizarteko ekintza eta zerbitzuetan parte hartzen laguntzen dizu.
- Zure eskubideak errespeta daitezen arduratzen da.
- Zure obligazioak betetzen laguntzen dizu.
- Ondasunak administratzen laguntzen dizu.
Aholkularitza eskaintzeaz gain,
familiek, Etorkizunerako Konpromisoa deitzen den
dokumentua sinatu dezakete
Gertuan Fundazioarekin.
Horrela, hildakoan,
edo senitartekoaren ardura hartu ezin dutenean,
familiartekoak behar dituen laguntzak
eskaini diezazkioke Gertuan Fundazioak.
Laguntza hauen inguruko behin betiko erabakia,
epaile batek hartuko du.