Boluntariotza

Boluntarioek, laguntza eskaintzen diegun 
pertsonen bizi-kalitatea hobetzen dute.

Oso gertuko harremana dute haiekin.

Gizartean parte hartzen,
gaitasunak garatzen
eta ondo sentitzen laguntzen diete.

Gainera, boluntarioek oso rol garrantzitsua dute gizartean:

  • Gizarte justuagoa eta solidarioagoa eraikitzen dute.
  • Desgaitasuna duten pertsonen gaitasunak azaltzen dituzte.
  • Gizartea kontzientziatzen dute.
  • Aurreiritziak ezabatzen dituzte. 
  • Solidaritatea eta parte-hartzea bezalako baloreak sustatzen dituzte.

Boluntarioak oso garrantzitsuak dira Gertuan Fundazioarentzat.

Boluntario izan nahi baduzu, dei iezaguzu 943 05 10 95 telefonora edota bete ezazu ondorengo galdetegia.