“Etorkizuna ez da momentu batean prestatzen,
baizik eta eguneroko jardunean.
Desgaitasun intelektuala duen pertsona onartzea
eta konfiantza eta gertuko ingurua izatea
oso garrantzitsua da
autonomia izaten laguntzeko"
Desgaitasun intelektuala duten pertsonen gurasoak,
beren seme-alaben etorkizunaren inguruko
kezkak dituzte.
Gurasorik ez denean edo lagundu ezin dutenean,
nork lagundu diezaiekeen
jakin nahi dute.
1969an, Atzegi elkarteak
gurasoei laguntzeko
nazioarteko biltzar bat antolatu zuen.
1977an, Atzegi elkarteak
Etorkizuna Prestatzeko programa sortu zuen.
Programa horren bitartez,
desgaitasuna duen pertsonen bizimodua antolatzeko
familiei laguntza eskaintzen zaie.
Senitartekoak hiltzean, adibidez,
bizitzan erabakiak hartzen lagunduko dien
tutorea izendatzen laguntzen zaie.
Normalean, tutorea senitartekoren bat izaten da,
baina kasu batzuetan, ezinezkoa da:
Desgaitasuna duen pertsonak seniderik ez duenean,
edo senitarteko hauek, lagundu ezin dutenean, kasu.
1983an Atzegi elkarteak
Babes Fundazioa edo Fundazio Tutelarra sortu zuen,
senitartekorik ez zuten pertsonei laguntzeko.
Estatuko lehenengo Babes Fundazioa izan zen.
Gipuzkoako Foru Aldundiak
Atzegi Babes Fundazioari laguntza ekonomikoa ematen dio;
administrazioaren erantzukizuna dela ulertuz.
Pertsona, enpresa eta udal batzuen laguntza ekonomikoa ere jasotzen hasten da,
laguntza gehien duten pertsonei laguntzeko.
Atzegi Babes Fundazioak,
deitura aldatzen du.
Aurrerantzean,
GERTUAN FUNDAZIOA deituko da.
Aldi berean, egoitza ere aldatzen du.
Orain, Donostiako (Gipuzkoa) Amara auzoko
Morlans pasealekuko 14 behea zenbakian du egoitza.
2021ean, lege berrira egokitzeko,
estatutuak egokitzen ditu Fundazioak.
Tutelas | Tutelas por año |
---|---|
1983 | 10 |
1995 | 20 |
2000 | 30 |
2001 | 33 |
2002 | 38 |
2003 | 48 |
2004 | 51 |
2005 | 56 |
2006 | 58 |
2007 | 64 |
2008 | 70 |
2009 | 74 |
2010 | 79 |
2011 | 87 |
2012 | 88 |
2013 | 94 |
2014 | 100 |
2015 | 107 |
2016 | 115 |
2017 | 122 |
2018 | 129 |
2019 | 153 |
2020 | 169 |
2021 | 178 |