8/2021 Legeak, adimen eta garapen desgaitasuna dueten pertsonengan albo-kalte eta ondorio zuzenak izan ditu eta horiek jaso dira «Plena Inclusionek» egindako txosten honetan. Orain arte, zituzten eskubideetan atzerapausoak eman direla eta orain arteko Gizarte Segurantzako onura fiskal batzuetan eta banketxetako eta administrazioarekiko harremanetan zailtasun berri batzuk sortu direla ere jaso da txostenean.
Carmen Lacirica, «Plena Inclusioneko» presidentearen hitzetan, «legea praktikara eramatean, legeak berak adimen eta garapen desgaitasuna duten pertsonak, hainbatetan indefentsio egoeran uztea ekarri duela ohartu gara eta hau atzerapauso bat da lortutako eskubideekiko».
«Gentium» erakundeak «Plena Inclusion» elkartearen eskariz egindako txosten hau, zuzenbideko profesionalentzat, bereziki abokatuentzat, zuzenduriko txostena da eta adimen edo garapen desgaitasuna duten pertsonen eskubideen defentsa gauzatzeko aholkularitza juridikorako herramienta izatea du helburu.
Txostena
Txostena deskargatu nahi baduzu, hurrengo estekan deskargatu dezakezu: informe-efectos-colaterales-ley-8-2021-plena_inclusioncomprimido.pdf (gertuanfundazioa.eus)
Jardunaldiaren grabazioa
Jardunaldia ikusi nahi baduzu, sakatu hurrengo esteka (gaztelaniaz): https://www.youtube.com/live/iXp0lyKpNT4?si=005yi20WcIVOGhAn