Adimen desgaitasuna duen eta fundazioko kide den pertsona talde batek, urtean asteburu batez egiten duen prestakuntza, formazio eta laguntza programa da Arantzazu. Pertsona berriei harrera eta laguntza emateaz gain, Fundazioaren inguruan eta Jarduteko Gaitasunaren inguruko zalantzen mahaingurua egin zen.
Larunbat goizean, Zarautzeko aterpetxean elkartu eta Atzegik Zarautzen duen Txolarten Jarduteko Gaitasunaren inguruko zalantzen mahaingurua egin genuen.
Bazkalostean, Zumaian Flyschak ikusteaz gain, itsasontzian ibili ziren, Gipuzkoako kosta ikusten.
Igandean berriz ere, Fundazioaren inguruan eta inkesten inguruko lana egin zen.