Garapen eta desgaitasun intelektuala duten pertsonek, lehentasunezko osasun txartela izango dute laster. Horrela onartu zuen Eusko Legebiltzarrak pasa den azaroaren 11n egin zuen osasun-batzordean.
Lehentasunezko osasun-txartel honekin, itxaronaldia murriztu, osasun-arreta irisgarriago eta egokituago bat jaso, komunikazio irisgarriagoa, eta laguntzaile eta zaintzaileez lagunduak izateko aukera izango dute garapen desgaitasuna eta/edo intelektuala duten pertsonek.
«FEVAS Plena Inclusión» elkarteak, azken urteetan aldarrikatutako eskaerei erantzuna emango zaio horrela.
«FEVAS Plena Inclusión» eta hirugarren sektoreek azken urteetan hainbatetan aldarrikatu dituzte adimen eta/edo garapen desgaitasuna duten pertsonek, Euskadin, osasun-arreta jasotzerako orduan dituzten mugak. Osasun-arloko profesionalek, ez dute formazio nahikorik askotan paziente hauekin komunikatzeko. Horregatik, hau hobetzeko asmoz, lehentasunezko osasun txartelarekin «Osakidetzak» irisgarritasun kognitiboari ere leku egingo dio osasun-arreta eskuragarriagoa eta egokiagoa eskainiz.
Dagoeneko hamaika autonomia-erkidegotan abian da lehentasunezko osasun-txartela eta asko dira txartel honen onuradunak. Txartel honek onuradun askori egin die mesede, errutinak ez aldatzeko kontsulta-orduak aukeratu eta lagunduak izateko aukerez gain, azalpen medikuak piktogramen bitartez jasoz.