Asteazkena, Abendua 26, 2018
Atzegi Babes Fundazioko tutelatua den Gemma Cereijok, hurrengo hauteskundeetan, bozkatzeko eskubidea izango du. Horrela adierazi du Gemmak berak Diario Vascori egindako adierazpenetan: “Oso pozik nago. Orain, nire pisukideen eskubide berdina dut. Beste bat gehiago naiz.”
Bozkatzeko aukera kendu zienetik (1998), borroka luzea izan da eskubide hau bererskuratzearena. Horretarako, Fundazioak babes eta laguntza osoa eskaini dio Gemmari.
Ezgaitasuna duten pertsona askok bozkatu ahal izango dute hurrengo hauteskudeetan, LOREG legearen erreforma berriarekin.