Pasa den urtarrilaren 30 eta 31n, Eusko Legebiltzarrean, Gasteizen antolatu den «8/2021 Legearen indarraldiko bi urte: testuinguru juridiko eta soziala» jardunaldian izan da «Gertuan Fundazioa».
«Aequitas», desgaitasuna duten Euskadiko elkarteak eta Eusko Legebiltzarrak antolatutako formazioan, desgaitasuna duten pertsonen araudiek zein ondorio praktiko izan dituzten aztertu ziren. «Gertuan Fundazioak», «Usoa», «Futubide» eta «Gaikuntza» erakundeekin batera hartu zuen parte mahai inguruan eta bertan, fundazioak dituen eta legeak sortu dituen aukera eta zailtasunen inguruan hitz egiteko aukera izan zuen Oscar Carcedok, «Gertuan Fundazioko» zuzendariak.
Legebiltzarreko presidenteak, jardunaldi honetan «eragile eta erakunde sozialei, elkarte-mugimenduari, desgaitasunaren ordezkariei eta berdintasunaren alde lan egiten duten profesional juridikoei hitza emateak» duen garrantzia azpimarratu nahi izan zuen. «Ahots horiei guztiei esker, desgaitasuna dutenen ezagutza handiagoa sustatuko da».