«Gaitasun juridikoa gauzatzeko fundazioek eskaintzen dituzten laguntzak» jardunaldia

Ostirala, Otsaila 23, 2024

Gertuan Fundazioak, 40. urteurrenaren testuinguruan, jardunaldi presentzial bat antolatu du desgaitasuna duten pertsonei beren gaitasun juridikoa gauzatzeko ematen diegun laguntza-ereduari buruz.

Hausnarketa honetan hurrengo hauek parte hartuko dute: Atzegik (erakunde sortzailea), Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegiko presidenteak, GFA-DFGko Zaintza eta Gizarte Politiketako sailak, oinarrizko gizarte-zerbitzuek eta Hurkoa Fundazioak. Adimen- eta/edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen lehen eskuko esperientziak ere izango dira jardunaldian bertan.

Jardunaldia 2024ko martxoaren 13an, asteazkenarekin izango da, EHU-UPVko Carlos Santamaria zentroan, goizeko 09:15etik aurrera.

Izena emateko, sakatu hurrengo estekan:

IZEN-EMATEA