EPE azterketara aurkeztutako Babes Fundazioko tutelatuek, gainditu dute azterketako lehen proba

Ostirala, Urtarrila 22, 2021

Pasa den ostiralean argitaratu zituen Gipuzkoako Foru Aldundiak «Artxibategi eta zerbitzu orokorren» lanetarako, azaroan egin zituen EPE azterketetako emaitzak. Desgaitasun intelektuala duten pertsonentzat hiru lanpostu publiko betetzeko eta lan poltsa osatzeko helburuarekin, Babes Fundaziotik aurkeztutako kide guztiek gainditu dute lehen proba hau.

Emaitza hauek behin behinekoak dira, otsailaren 10ean argitaratuko baitira behin betiko emaitzak, errekurtso guztiak behin aztertuta. Egun horretan bertan emango da aditzera, bigarren probako informazioa.

Lerro hauen bitartez, probara aurkeztu zirenei, zorionak eta hurrengo probetarako animoak bidali nahi dizkiegu.

 

Emaitzak, hurrengo estekan ikusi daitezke:

http://www5.gipuzkoa.net/convocatorias/seleccion/apuntes/cp004697-20210115132133.pdf