«Desgaitasuna dugunok ere, eskubideak ditugu. Bai horixe!»

Osteguna, Abendua 3, 2020

Gaur, abenduak 3, Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna dela eta, #TambiénlosMíos kanpainaren barruan, bideo baten bidez, jarduteko gaitasuna aldatzearen arloan aurreikusten den Kode Zibilaren erreformaren aldaketan jarri nahi du arreta Atzegi Babes Fundazioak.
Izan ere, alde horretatik, tutela ereduak eboluzionatu egingo du, desgaitasunen bat duten pertsonek dituzten laguntza-premia horietara egokituz. Horrela, beraien jarduteko gaitasunaren aldaketa erabatekoa izan den edo pertsona hauek ezgaituak izateko epai bidegabeei, amaiera emango zaie, sententzia hauek, beren bizitzako protagonista izatea mugatzen baitute, erabakitzeko eskubidea mugatzeraino kasu askotan: «Azkenean, legeak gure eskubideak errespetatuko ditu, gure bizitzako protagonista izateko garaia dugu».

 

Bideoa ikusteko, sakatu goiko irudia
 

Azken tutoretza-azterketen arabera, Estatuan laguntza jasotzen duten pertsonen %84k ezgaitasun osoa dute (jarduteko gaitasunaren aldaketa erabatekoa), eta %16k, berriz, kuratelak (jarduteko gaitasunaren aldaketa partzialak).

Kode Zibilaren erreformaren aldaketa berri honekin, epai guztiak Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioan aitortuta dauden eskubideetara egokituko dira: «Izan gaitezen iraultzaileak!, hitz egin dezagun eskubide horiek bermatzeko beharrezkoak diren eskubideei buruz. Bai horixe!»

Atzegi Babes Fundazioak, duela 37 urtetik, desgaitasun intelektuala edo garapenekoa duten Gipuzkoako 156 pertsonari baino gehiagori ematen die laguntza, baldin eta ahultasun, babesgabezia eta/edo familiaren laguntza behar badute.