Datozen egunetan, desgaitasun intelektuala duten pertsonen gaitasun juridikoaren inguruan, azken hilabeteetan landu den lege proposamena onartuko Senatuak.
Erreforma honek, desgaitasun intelektuala duten pertsonen ezgaitze judiziala ezabatuko du eta honekin batera, gaitasun juridikoaren aldatzearen ondorioz ezarritako tutela eta pertsona helduen guraso-babes birgaituen figurak desagertuko dira.
Erreforma honen bidez, Espainiako ordenamendu juridikoa, Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentziora egokituko da; bertan ezartzen da pertsona horiek gaitasun juridikoa dutela, gainerakoen baldintza berberetan, bizitzaren alderdi guztietarako.
Aurrerantzean beraz, ezgaitze judizialak beharrean, erabakiak hartzeko, laguntza sistemetan oinarrituko dira prozedimentu judizialak.
Babes Fundazio guztiek egindako lan eta ekarpenari esker aterako da aurrera erreforma hau. Ezinbestekoa izan da elkarte guztien parte hartzea, izan ere, garapen- edo desgaitasun-intelektuala duten pertsonek, etorkizunean erabakiak hartzeko laguntza sistema honen planteamendua, administrazioarekin elkarlanean adostu da.
Honenbestez, Kongresutik pasa zain geratuko da, datorren astean Senatuak onartuko duen lege zibil honen erreforma, hori izango baita BOEn argitaratzearekin batera, indarrean sartzeko azken pausua.