Atzo iluntzean, Kursaaleko aretoan (Donostia, Gipuzkoa) ospatu zen «Atzegiren» urteurreuna gala berezi batean . Elkarteko kide, arduradun politiko eta familia ugari bertaratu ziren ekitaldian, urte luze hauetako ibilbidearen berri emateaz gain, aurtengo ikasturteko kanpaina aurkeztu zen.
1960an, desgaitasun intelektuala duten familien talde batek sortu geroztik, «Atzegi» gipuzkoako elkarteak, gizarte inklusibo eta solidario bat sortu asmoz, erronka, asmo eta proiektu asko jarri ditu martxan 60 urte hauetan zehar.
Besteak beste, 1983.urtean sortu zuen «Atzegik», «Atzegi Babes Fundazioa» ere. 2021erarte «Atzegi Babes Fundazioa» izenez ezagutu duguna eta orain, «Gertuan Fundazioa» izena hartu duena.
Mila esker urte luze hauetan, eskubideen defentsan, aukerak sortuz, gizarte justu eta solidarioago bat sortzen egindako ahaleginagatik.
Bejondeizuela eta zorionak «Atzegi»!