«Artxibategi eta zerbitzu orokorren» lanetarako, desgaitasun intelektuala duten pertsonentzat, hiru lanpostu publiko eta lanpoltsa osatzeko EPE azterketak egin zituen Gipuzkoako Foru Aldundiak lehenengoz, pasa den ostiralean.
Goizeko 09:30ean elkartu eta 10:30ean eman zitzaion hasiera desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako Enplegu Publikorako Eskaintza (EPE) honetako azterketei Irungo (Gipuzkoa) «Ficoba» erakustazokan.
Azterketatik, sentsazio onekin atera ziren guztiak. «Galderak erraz erantzun ditut baina patxadaz hartu nahi izan dut, galderak lasai irakurri eta ondo erantzun ahal izateko» adierazi du azterketa egin duen tutelatu batek. Babes fundazioko beste tutelatutako batek, EITBri eginiko adierazpenetan esan duenez, «ea beste instituzio eta administrazioek ere hartzen duten gaurkoa adibide gisa, baztertuta gaituzte eta gu ere pertsonak gara».