Gaur, abenduak 3, adimen edo garapen desgaitasuna dutenen «Plena Inclusion Euskadi» elkartea osatzen dugun erakundeok, desgaitasuna duten pertsonen osasun-eskubideak aldarrikatu nahi ditugu, desgaitasunaren nazioarteko egunean.
Medikuaren kontsultan ere, adimen edo garapen desgaitasuna duten pertsonen errealitatea ezagutzea ezinbestekoa da. Horregatik, osasun-profesionalentzako dekalogo formatuan prestatutako «errezeta» argitaratu du gaur «Plena Inclusion Euskadi» elkarteak.
Besteak beste, hizkera erraza eta irisgarria erabiltzea, gertuko harremana izatea, zuzenean pazienteari hitz egitea, komunikazioa erraztuko duten marrazkiak eta argazkiak erabiltzea, ingurunea egokitzea edo pertsona laguntzaile bat beharrezkoak direla ulertzea dira dekalogoan jasotako hainbat puntu.
Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Konbentzioak ere, bere 25. artikuluan jasota duen osasun-eskubidearen aldarria da gaurkoa.
Gaurko aldarriarekin beraz, esparru guztien elkarlan, lankidetza eta konpromisoarekin, adimen eta garapen desgaitasuna dutenen gizarte inklusioa eta osasun-sarbidea erraztea posible dela azpimarratu nahi dugu.
Nazio Batuen Erakundearen (NBE) desgaitasuna duten pertsonen eskubideen Konbentzioaren 25. artikulua: «Estatu kideek aitortzen dute desgaitasun duten pertsonek eskubidea dutela ahalik eta osasun-mailarik altuena izateko, desgaitasun arrazoiengatik bereizkeriarik egin gabe. Estatu Kideek neurri egokiak hartuko dituzte, desgaitasuna duten pertsonek, generoarekin erlazionatutako gaiak kontuan hartzen dituzten osasun-zerbitzuak eskura ditzatela ziurtatzeko, osasunarekin zerikusia duen errehabilitazioa barne.»