Gaur, martxoak 8, Plena Inclusión elkarteak Cristina Paredero eta Maribel Caceres Plena Inclusion elkarteko zuzendaritza batzordeko kideen bideoak argitaratu ditu.
Bideo hauetan, elkarteko Zuzendaritza Batzordean parte hartzearen esperientzia hau, nolakoa izan den azaltzen dute protagonistek. Bizi izan duten eta ikasitako guztiagatik, bultzada eta indarrezko mezu positiboa bidali nahi izan dute, adimen eta/edo garapen-urritasuna duten emakume guztien ikusgarritasuna ematen jarraitzeko.
Hala adierazi du Cristina Parederok bere adierazpenetan: "Adimen urritasuna duten emakumeak ahaldundu eta gure eskubideak eta errealitateak aldarrikatu behar ditugu". Maribel Caceresen arabera, "Nahi dugunaren alde borrokatu behar dugu, ezin dugu gure eskubide eta nahien gainetik pasatzen utzi".